Ongi etorri!
Leioa Waterpolo taldearen web gune ofizialean zaude. Hemen, gure klubari buruzko albisteak, kronikak, estatistikak, klasifikazioak eta argazkiak aurkituko dituzue.
Bestalde, gaztelerazko web gunean aurkitu ahal izango dituzue azken orduko albisteak, egunero gaurkotuko direnak.
Leioa Waterpolo talde gaztea da, hamar urteko historiarekin, pixkanaka-pixkana hazi dena euskal waterpoloaren erreferentzi bihurtu arte. Gaur egun, 4 talde absolutu ditu: bi emakumezkoenak eta bi gizonezkoenak. Emakumezkoen lehenengo taldea, Euskal Herriko Ligako txapelduna 2006/07 eta 2008/09 denboraldietan eta bigarren sailkatua iazko Bigarren Mailako Espainiako Txapelketan, Nazional Ligako Lehenengo Mailan dago 2009/10 denboraldi honetan; bigarren taldeak, bere partez, Euskal Herriko Ligan jokatzen du. Mutilezkoen lehenengo taldea Euskal Herriko Ligako lehenengo mailan dago, eta bigarren taldeak bigarren mailan parte hartzen du. Ezin ahaztu behe-mailetako kategorien taldeak: mutilezkoen kadetea, Euskal Herriko Ligan parte hartzen duena, eta haurren taldea, Bizkaiko ligan jokatzen duena, waterpolo eskola baitauka klubak, non etorkizunean taldean arituko diren jokalari gazteak osatzen diren.
Leioa Waterpolok Sakoneta polikiroldegian entrenatu eta jokatzen ditu bere partidak. Bere instalazio txikiak oso ezagunak dira bertan sortzen den giro onagatik, seguruenik Euskal Herriko zalerik zalapartatsu eta arduratsuenak, taldearekin duten konpromiso handia azpimarratuz.
Azkenik, zuen kolaborazioa eta lankidetza eskatzea gustatuko litzaiguke, pixkanaka web orria Leioa Waterpoloko kideen bilgune bihur dadin, baita kirol honen zaleena ere.
Bisita atsegina izan dadila opa dizugu.
Adeitasunez,

|


Babesleak

|
Aerospace Engineering Group |
|
|
|
|
- Orain Waterpolo Crow TV 24h on line-an...
|