1998: proiektu baten lehen harria 
      Klubaren hastapenak ikusi ahal izateko 1998. urtera begira jarri behar  gara. Urte horretan igeriketa eskolako partaideak waterpoloan aritzeko  proposamena bultzatu zen. 
      Lehenengo urte horrek zuen helburua, ezezaguna zen kirol praktika bat  igerilariei erakustea zen. Urte horren amaierarako waterpoloaren teknika  –indibiduala eta taldekakoa- eta araudia ezagutzea zen xedea. Lan hau Javier  Vidalek gidatu zuen, waterpolo eskola bat sortuz. Honen inguruan,  azpimarratzekoa da Leioako Udaleko Kirol Sailaren laguntza garai honetan, eta  baita gurasoek egindako lana. Azken hauek ezinbestekoak izan ziren proiektua  aurrera atera ahal izateko. 
      1999: klubaren debuta lehiaketa ofizialetan,  gazteak eta emakumeak abangoardian 
      Hurrengo urtean, 1999an alegia, era federatu batean lehiatzeko hautua  egiten da.  Urrats hau ematea erabaki zen  esperientzia honek izan zuen harrera ona eta lortutako emaitza onak ikusita.  Urte honetan, beraz, klubeko lehenengo bi taldeak osatu ziren: emakumezkoen  taldea, eta beste bat gaztetxoentzat, kadete mistoa. Azken hauek egin zuten  klubaren debut ofiziala lehiaketa ofizial batean, Ligan, alegia.  
          
      Garai honetan ere, gerora gizonezkoen taldea osatuko zuten partaideek.  abiatu zuten euren waterpolo ibilbidea. Lehenengo agerraldiak, Unibertsitate  mailako txapelketetan eta lagunarteko partiduetan burutu zituzten. 
      Klubaren historiako lehenengo urte hauetan, arlo teknikoan Ivaylo  Patchaliev bulgariarra eta Santi Agirre deustuarraren laguntza jaso zuen  klubak. 
      2000. urtea: lehenengo emaitzen urtea 
      2000. urtea lehenengo arrakasten urtea da, bai indibidualak eta baita talde  mailan ere. Emakumezkoen taldea erreferente bilakatzen hasten da Euskal Herri  mailan eta kadeteek denboraldi bikaina egin zuten. 
      
        
          Gainera, taldeko hiru kadetek Euskadiko selekzioaren deia jaso zuten  lehenengo aldiz klubaren historian. Helburua Autonomia Erkidegoen arteko  Espainiako Txapelketara joatea zen. Momentu honetatik aurrera ohikoa bihurtuko  da selekzioaren deia, bai kadeteetan eta baita emakumezkoetan ere.  
            2001/2002: jauzi kualitatiboa 
            2001ean Euskal Herriko Ligan kadeteek bigarren postua lortu zuten.  Eskuratutako maila bikaina agerian uzten da euskal selekzioak Leioako bost  kadete deitu zituenean. Gerora, selekzio horrek Euskadiko Federazioak inoiz  lortutako emaitzarik onena lortu zuen, Espainiako Txapelketan hirugarren postua  lortuz, Catalunya eta Madrilen atzetik. Bestalde, talde femeninoak emaitza onak  biltzen jarraitzen du, joko erakargarria erakutsiz eta apurka-apurka hazten.   | 
           | 
         
       
      2001/2002 denboraldian klubaren erabateko finkapena eman zen. Hasteko,  zuzendaritza teknikoan aldaketa garrantzitsua burutu zen: bi talde absolutuen  gidaritza Ekain de la Fuente eta Eduardo Imazi eman zitzaien. Bigarrenik,  mutilen talde absolutuak lehenengo aldiz eman zuen izena 2. mailako Euskal  Herriko Ligan. Talde hau hiru urte lehenago hasitako gazteek eta hasierako  kadeteetako batzuk osatu zuten.  
      
        
            | 
          Artean, Vidalek bere lana beheko mailetara eta waterpolo eskolara  bideratzen du. Azken hau etengabe hazten doa eta waterpolarien belaunaldi berri  bat bidea egiten hasten da. Neska-mutil hauek jokalari moduan garatu ahal  izateko 14 urtez azpiko taldea osatzen da, Bizkaia mailan lehiatuko dena. Era  berean, denboraldi honen bukaeran Zaragozara joan ziren gaztetxo hauek Rafael  Feliz txapelketa jokatzera. Bertan, Estatuko beste talde batzuekin lehiatu  ziren, eta egindako lan guztiaren sari moduan hartu zuten. 
            2002/2003: hasierako proiektuaren sendotzea 
            Hurrengo denboraldian, waterpoloak herrian sustatutako interesak indarra  hartu zuen, eta asko izan ziren kirol aukera hau frogatzera animatu zirenak.  Garai honetan, lau talde ezberdin zituen klubak, bi talde absolutu, eta gazteen  bi talde, bata jubenila eta bestea infantila.   | 
         
       
      Imaz eta de la Fuentek egindako lanak fruituak ematen hasi zen eta  goraipatzeko moduko denboraldia burutu zen. Emakumezkoen taldea Euskal Herriko  Liga eta Kopako txapeldunordea izan zen, aurreko urteko emaitza bera, eta  gizonezkoen taldeak, berriz, meritu handiko laugarren postua lortu zuen  bigarren maila horretan.  
      Bestalde, antolatzen diren beste txapelketetara joateko ideia mantentzen du  klubak, waterpolarien garapenerako egoki irizten baitu. Era honetan, infantilek  Zaragozara joaten jarraitzen dute, baina urte honetan emakumezkoen taldeak batu  egiten zaie, hiri berdinera joanez beste txapelketa batean lehiatzeko.   
          
      2003/2004: maila hobetuz doa 
      2003/2004 denboraldirako exijentzia maila igotzea erabakitzen da, aurreko  urtean erakutsitako maila ona eta lortutako maila teknikoa ikusita. Horretarako  helburu zehatzak finkatzen dira: talde guztientzat, kontzeptu tekniko berriak  barneratzea; emakumezkoetan, oraindik lortu gabe dagoen tituluren bat erdiestea  (Euskal Herriko Liga edo Kopa); eta gizonezkoetan, lehengo mailarako igoera  lortzea. Finkatutako hiru helburu nagusietatik lehenengoa bakarrik lortu ahal  izan zen, baina modu honetan jauzi kualitatibo handia eman zen, eta ondorengo  denboraldietarako baliagarri izango zen oinarri sendoa finkatuta gelditzen da.  
      Denboraldi honi bukaera ezinhobea emateko mutilen taldea Galiziara,  Padrónera, abiatu zen, bertan txapelketa bat jokatzeko. Taldea garaile suertatu  zen bertan. 
      
        
          2004/2005: lehenengo trantsizioa, umeak nagusi  egin zirenekoa 
            Hurrengo urtean, eta hiru urteko garai baten ostean Imazek taldea uzten du.  Honek, zuzendaritza teknikoan aldaketak dakartza: Mikel Zabalak gizonezkoen  ardura hartzen du, eta de la Fuente talde femeninoaren entrenatzaile geratzen  da. Denboraldi honetan, bi talde absolutuetan harrobiko jokalariek  protagonismoa hartzen dute, talde horietako jokalari garrantzitsu bihurtuz  haietako asko, eta gazteek jokatutako minutuek gora eginez. Honen ondorio  nagusia, talde absolutuen batez besteko adina asko jaitsi zela, etorkizuna  ziurtatuz.  
            Gazteagoen mailetan talde kadete berria jaio zen, Bizkaia mailan lehiatuko  dena eta aurreko urteko infantilek osatu zutena. Era berean, waterpolo eskolak,  helburu nagusi klubaren harrobia izatea daukanak, hazte prozesuarekin darrai.  Gazte batzuk jauzia eman eta talde absolutuekin entrenatzen hasten diren heinean,  kide berriak sartzen dira urtez urte.   | 
           | 
         
       
         
      2005/2006: Lehenengo mailara!! 
      2005/2006 denboraldian de la Fuentek kluba utzi zuen, lau urtez gure artean  egon ostean, eta Zabalak gizonezkoen talde absolutua entrenatzeari utzi zion  ere. Bi gertaera hauek aldaketak dakartzate zuzendaritza teknikoan. Denboraldi  berrirako Jon Lopéz dator, eta honek bi talde absolutuen ardura hartzen du.  Bere zuzendaritzapean aro berria hasten da, aurreko urtean hasitako belaunaldi  jauziarekin jarraituz. 
      
        
            | 
          Hasiera batean, ezezaguna zen bi talde absolutuei eska ziezaiekeen maila  jokalari gazte asko baitzegoen eta entrenatzailea, gainera, iritsi berria  baitzen klubera. Baina denboraldi aurreak eskainitako sentsazio positiboak  ikusita apustu sendoa egitea erabakitzen da. Urte batzuk lehenago planteatu  bezala, mutilen taldearentzat igoeraren helburua finkatzen da, eta nesken  taldearentzat, berriz, Kopa edota Ligako tituluen lehian egotea. Mutilen  taldeak, erabat betetzen du proposatutako helburua eta bost urtez bigarren  mailan egon ostean, Lehenengo Mailarako txartela lortzen du historian  lehendabizikoz. Nesken taldeak ere, nolabait, helburua betetzen du, izan ere,  azken jardunaldira arte Liga titulua lehiatu baitzuen. Azkenean Santoñakoek,  lehia gogorraren ostean, erdietsi zuten titulua Ligako azken partiduan. Bi  taldeek puntu berdinekin amaitu zuten Liga, gure taldeak bigarren sailkatuz. 
            Kadeteen taldeari dagokionean, Euskal Herriko  Ligan parte hartzen du, probintzia mailan soilik lehiatzeari utziz, honela  waterpoloa maila altuagoan garatu ahal izateko. Emaitzak ez ziren onak izan,  baina jokalariak heztearen helburua erabat bete zen.  | 
         
       
      2006/2007: erronka eta ilusio berriak 
      Bestalde, ezinbestean aipatu behar da gaur egun gure kluba lau taldek  osatzen dutela (gizonezkoetan Leioa eta Leioa B, emakumezkoen absolutua, eta  infantila), guztira 50 jokalari inguruk parte hartzen dutelarik. Guzti honekin  batera, waterpolo eskola hainbat eta hainbat gaztek osatzen jarraitzen du.   |